JOSEBA OTANO LAUGARREN ALDIZ GARAILE ARRANO ELKARTEKO XAKE TXAPELKETAN

 

 

 

2017ko irailaren 4tik 8ra jokatu da Arrano Elkarteko XX. Xake Txapelketa, xakelari euskaldunontzat antolatutako txapelketa.

 

            22 jokalari aritu dira: Mikel Gurea, Hegoalde, Gazte Berriak, Donibane Kirol Elkartea, Orvina eta Arrano Elkarteko jokalariak.

 

            Hamaika urteren ondoren Joseba Otanok berriz irabazi du txapelketa hau. Horrela, palmareseko buruan jarri da, lau garaipenekin, hiru dituzten Josetxo Labairu, Adrian Leranoz eta Mikel Ortega gaindituta.

 

            Bigarren txandan Xabier Abaurrearekin berdindu ondoren, atzean geratu zen geroko garailea. Lau jokalari geratu ziren buruan orduan (Mikel Ochoa, Roberto Arana, Unai Vigor eta Iñaki Arrizibita). Hirugarren txandaren ondoren, Roberto Arana bakarrik geratzen zen goian, Iñaki Arrizibita garaitu eta gero.

 

            Laugarren txandan, Roberto Aranak galdu zuen Mikel Ochoaren aurka. Horrela, azkeneko txandan txapelketa jokoan izan zuten Mikel Ochoak eta Joseba Otanok. Azken honek irabazi zuen, oso borrokatua izan zen lehian batean.

 

            Juan Maria Rey geratu zen bigarren, atzetik aurrera eginda. Roberto Aranari nagusitu zitzaion azkeneko txandan. Hirugarren postua Mikel Ochoarentzat izan zen.

 

            Laugarren postua 11 urteko jokalari bat geratu zen: Julen Arbeloa Sanchez. Berarentzat izan zen 14 urtez azpiko lehenengoarentzako trofeoa.

 

            Datorren urtean beste edizio bat izanen da, xakea eta euskara bultzatzeko.


 2017-09-08, Iñaki Arrizibita, Joseba Otano eta Julen Arbeloa.-2
2017-09-08, Iñaki Arrizibita, Joseba Otano eta Julen Arbeloa.



         AZKENEKO SAILKAPENA

 

1)      Joseba Otano Villanueva (1.655) – 4’5 puntu.

2)      Juan Maria Rey Fuentes (1.534) – 4 puntu.

3)      Mikel Ochoa Aldaz (1.740) – 3’5 puntu.

4)      Julen Arbeloa Sanchez (1.324) – 3’5 puntu.

5)      Xabier Abaurrea San Juan (1.408) – 3 puntu.

6)      Roberto Arana Oloron (1.722) – 3 puntu.

7)      Iñaki Arrizibita Legarre (1.634) – 3 puntu.

8)      Aitor Perez Esteban (1.656 Euskal elokoa) – 3 puntu.

9)      Iñigo Ayucar Nuñez (1.061) – 2’5 puntu.

10)  Unai Vigor Iriarte (1.582) – 2’5 puntu.

11)  Josetxo Labairu Senosiain (1.561) – 2’5 puntu.

12)  Oier Lacruz Ochoa (1.684) – 2’5 puntu.

13)  Adrian Oroz Carrasco (1.045) – 2’5 puntu.

14)  Ander Goikoetxea Macua (1.106) – 2’5 puntu.

15)  Zigor Ruiz Jaso (elorik gabekoa) – 2 puntu.

16)  Asier Ayucar Nuñez (1.194) – 2 puntu.

17)  Unax Senosiain Noriega (1.684 Euskal elokoa) – 2 puntu.

18)  Ibai Martin Ciaurriz (1.591 Euskal elokoa) – 2 puntu.

19)  Aitor Legasa Martin (1.057) – Puntu bat.

20)  Asier Tirapu Molina (1.678 Euskal elokoa) – Puntu bat.

21)  Aitor Agirrezabal Gastesi (elorik gabekoa) – Puntu bat.

22)  Ekaitz Iriarte Delgado (1.712 Euskal elokoa) – Puntu bat.

 

            Iruñean, 2017ko irailaren 8an.

 

            http://chess-results.com/tnr300644.aspx?lan=2&art=1&rd=5&fed=ESP&turdet=YES&wi=821